Urte hasiera ezkorra izan dela esan dute Etxerat-ek eta Askatasunak
2011n «55 atxiloketa politiko» izan direla diote; manifestazioa iragarri dute maiatzaren 21erako
Askatasuna eta Etxerat eragileek urte hasieratik honako «errepresioaren balantzea» egin dute. Emili Martin Askatasunako kidearen hitzetan, «aldaketarik ez da». Zehaztu du «urte hasieratik 55 atxiloketa politiko» izan direla, Euskal Preso Politikoen kolektiboko kopurua 715era igoz. Kartzeletako egoerari buruz «presoen isolamendu eta bakartzea are gehiago gogortu dute, eta zigorrak geroz eta luzeagoak ematen dituzte». Etxerat-eko Marie-Claire Gramonten hitzetan, «eri direnek preso segitzen dute, eta haietariko bat ere ez dute hurbildu». Bide horretan, euskal preso politikoen eskubideen defentsan «mobilizatzeko deia egiten dugu, herrietako azken ostiraletan eta batez ere maiatzaren 21ean Donibane Garazin 16:00etan izanen den manifestaldian».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu