Galdeketa

Usansoloren mugei buruz galdeketa egitea galarazi dio Madrilek Galdakaoko Udalari

PSOEren Gobernuak ez du onartu Galdakaoko Udalak egindako eskaera. EAJren eta PSE-EEren babesarekin onartu zuten galdeketa egitea.

Usansolo herria dela aldarrikatzeko afixa bat, balkoian. LUIS JAUREGIALTZO, FOKU
2018ko uztailaren 20a
09:29
Entzun

Usansoloko herritar batzuek Galdakaotik (Bizkaia) independizatu nahi dute. Hori erabakitzeko galdeketa prozedura martxan jarria du Galdakaoko Udalak, baina independentziari buruzko galdeketa egin aurretik hura zehazki non egin erabaki behar dute.

Izan ere, Usansolo Herria plataformak mugak argi daudela dioen arren, bestelako bertsioa du Udalak. Usansoloren mugak zein diren dioen agiri ofizialik ez dagoenez, hori erabakitzeko beste galdeketa bat egin behar dela erabaki zuen Udalak, hau da, herriko bederatzi auzotan galdera egitea erabaki zuten, Usansoren "segregazio prozesuan" parte hartu nahi duten edo ez. Hauxe zuten galdera zehatza: "Nahi al duzu zure auzoa ere sartzea Usansolon irekita dagoen segregazio prozesuan?".

Galdakaoko Udalak pasa den otsailean erabaki zuen galdeketa hori egitea: EAJren eta PSE-EEren babesa izan zuen proposamenak, eta azaroaren 11n egiteko data jarri zuten. Horretarako baimena eskatu zioten Espainiako Gobernuari, baina PSOEren Gobernu Kontseiluak babesa ez ematea erabaki du gaur.

Nolanahi ere, Espainako Gobernuaren baimenik ez dela behar nabarmendu du Usansolo Herria plataformak, eta prozesua geldiarazten saiatzea egotzi dio EAJri.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.