Bizikidetza

Uztailerako prest nahi dute Poliziaren biktimen legea

Helegiteetarako epea atzeratzea proposatu dute PPk eta UPDk, baina Eusko Legebiltzarreko Mahaiak ez du eskaera onartu; legea agintaldi honetan onartzea nahi du Eusko Jaurlaritzak.

Berria
2016ko ekainaren 21a
13:26
Entzun 00:00:0000:00:00

EAJren eta EH Bilduren botoekin, tramitazioan beste pauso bat eman du Legez Kanpoko Errepresioaren Biktimei Babesa Emateko Lege proiektuak. Eusko Legebiltzarreko Mahaiak atzera bota du helegiteak aurkezteko epea luzatzeko PPk eta UPDk aurkeztutako proposamena —PSE-EEk ere babestu du—; hala, aukerak daude oraindik legea legebiltzarra desegin aurretik onartzeko. Eusko Jaurlaritzaren asmoa horixe dela esana du Bake eta Bizikidetza idazkari Jonan Fernandezek. Lege berriak 1978 eta 1999 arteko biktimak hartuko ditu aintzat, eta haiek aitortu eta kalte-ordainak ematea du xede.

EAJk berri agentziei azaldu dienez, haien asmoa da uztailean ere legebiltzarreko jarduerarekin jarraitzea, legea osoko bilkuran eztabaidatu eta onartzeko. EH Bilduk salatu du PPren eta UPDren eskaeraren atzean «borondate politikoa» zegoela, proiektu hori aurrera ez ateratzeko. «Betoa» salatu du UPDk, eta PPk, besteak beste, «adostasun posibleak» oztopatzea egotzi die EAJri eta EH Bilduri.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.