Aski aise nagusitu zaio Bru (UDI) eta Pargade (Independentea) bikotea (%57,31) Frantxa Etxeberri-Cachau eta Beñat Intxauspe eskuinekoen artekoari (%42,69).
Abstentzioa %44,38koa izan da kantonamendu horretan, hirurehun bat bozakzale gutiago izan baita.
Beñat Intxauspek kargua galtzen du beraz nolabait eta Vincent Bruk atxikitzen nahiz aitzineko bozetan bi kantonamendu desberdinetan izan. Vincent Bruk horra arte zentro-eskuinaren gehiengoaren alde jokatu du. Ikusi beharko da Isabelle Pargade bikotearekin Jean Jacques Lasserren alde eginen duten presidentearen hautaketan.