Xabier Manterola Hendaiako hautetsi eta militante abertzalea hil da

Urte luzez mugimendu abertzalean aritutakoa, Iparretarrak talde armatuko kide ohia zen. GALen atentatu baten biktima izan zen 1985. urtean.

Xabier Manterola, artxiboko irudi batean. EUSKAL IRRATIAK
Xabier Manterola, artxiboko irudi batean. EUSKAL IRRATIAK
2025eko azaroaren 2a
12:30
Entzun 00:00:00 00:00:00

Atzo zendu zen Xabier Manterola Hendaia Biltzen-eko hautetsia eta mugimendu abertzaleko militantea, ezustean. Hendaiako (Lapurdi) elkartegintzan lan handia egindakoa zen; besteak beste, Akelarre dantza taldean.

Urte luzez Uda Leku elkarteko langile izateaz gain, 1980ko hamarkadan Iparretarrak talde armatuko kide izan zen, eta 1985. urtean GALek bonba bat jarri zion autoan. Bizirik irten zen atentatu hartatik.

Hendaia Biltzen,eko kideek sare sozialetan agurtu dute Manterola: «Agur eta ohore, Xabier laguna eta militantea. Izar berri bat piztu da Hendaiako eta Euskal Herriko zeru gainean».

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.