euskara

Xabier Mendiguren eta Iñaki Arregi omendu ditu Uemak

Udalerri Euskaldunen Mankomunitatearen eguna ari dira ospatzen gaur Mallabian.

2010eko ekainaren 12a
20:37
Entzun
Ein egingou lelopean ari da egiten gaur Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea (Uema) bere eguna, Mallabian. Besteak beste, Uema euskararen normalizaziorako tresna baliagarria dela aldarrikatuko dute. Egitarau zabala izango dute, eta eguerdian omenaldia egin diete Xabier Mendiguren Bereziartu Kontseiluko idazkari ohiari eta Iñaki Arregi Uemako koordinatzaile izandakoari ere -hau aste honetan hil da-.

Uemari buruzko mahai-ingurua egin dute bazkal aurretik. Bazkariaren ostean kantu saioa, ipuin kontalariak eta dantzaldia izango dira. 23:00etan, Erlazi eta Damu Dot taldeen kontzertuak.

Festa giroan gaurko hizkuntz politika arautzen duten esparru juridikoak "elebitasun egoera faltsua" dakarrela salatu dute.

Gune euskaldunetan euskararen erabilera arlo sozial guztietara zabaltzea eta udal euskaldun guztiekin euskara nagusi izango den lur gunea antolatzea da mankomunitatearen helburua. "Udalerri euskaldunen eginkizuna garrantzi handikoa da euskararen normalizazio prozesuan". 1991n sortu zuen Uema, eta gaur egun 50 bat udal hartzen ditu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.