Atxiloketak

Xabier Perez eta Ieltsu Lopez de Aberasturi kartzelaratzeko agindu du Garzonek

Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaile Baltasar Garzonek Guardia Zibilak ostiralean atxilotutako Xabier Perez iruinsemea eta Ieltsu Lopez de Aberasturi gasteiztarra espetxeratzeko agindua eman du, baldintzarik gabe. Inkomunikazioa epea agortuta, gaur eraman dituzte Garzonen aurrera deklaratzera, eta Espainiako berri agentziek diotenez, biek ez deklaratzea erabaki dute. Inkomunikatuta egon diren bitartean torturatu egin dituztela salatu dute.

2005eko otsailaren 16a
20:20
Entzun 00:00:0000:00:00
Perez, Basaurin, ostiraleko 21:45ean atxilotu zuten guardia zibilek. Lopez de Aberasturi, berriz, El Campillo herrian (Alacant) atzeman zuten, senideekin oporretan zegoela. Gasteizko bere etxebizitza miatzera eraman zuten guardia zibilek, larunbat goizean. Liskarrak izan ziren Lopez de Aberasturiren etxe ingurura animoak ematera hurbildutakoen eta Ertzaintzaren artean. Borraz kolpatu zituzten ertzainek bertan bildutakoak.

Perez, ETAko «liberatutzat» du Guardia Zibilak. Atxiloketaren unean NAN faltsua zeramala eta hatz-marken bidez identifikatu zutela adierazi zuen Guardia Zibilak. Halaber, guardia zibilek etxebizitza bat miatu zuten ostiralean, Basaurin. Bertan, ETAren jomuga izan zitezkeen hainbat politikariren izen zerrenda batez gainera, pistola bat, errifle bat, hainbat tenporizadore eta detonagailu eta NAN faltsuak topatu zituela esan zuten Guardia Zibileko iturriek. Etxe hori Perezek erabiltzen zuela uste dute guardia zibilek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.