Euskal presoak

Xua gurasoekin batera etxera ekartzeko eskatu dute Gipuzkoako Batzar Nagusiek

Eskaera Espetxe Zuzendaritzara, Zaintzako Epailearengana eta Espainiako Barne Ministeriora bidaliko dute

Gaur onartu dute mozioa Gipuzkoako Batzar Nagusiek. SARE
Irati Urdalleta Lete.
2020ko urtarrilaren 8a
15:30
Entzun

Xua eta bere gurasoak etxera ekartzea eskatzen duen mozio bat onartu dute Gipuzkoako Batzar Nagusiek. Sarek aurkeztutako mozioak EAJren, EH Bilduren, PSEren eta Podemosen aldeko botoak jaso ditu.

Olatz Lasagabasterren eta Patxi Urangaren alaba da Xua, eta Picassenteko (Valentzia, Herrialde Katalanak) kartzelan bizi da gurasoekin. Urtarrilaren 19an, Xuak hiru urte beteko ditu, eta, legeak hala aginduta, bereizi egin beharko dute. Orduan, amonarekin Usurbilera (Gipuzkoa) etorriko da bizitzera, eta 600 kilometro inguru egin beharko ditu gurasoak ikusteko. Banaketa hori eragozteko eskatzen dute Sarek eta Xua gurasoekin etxera plataformak.

Gipuzkoako Batzar Nagusiek eskaeraren berri «urgentziaz» emango diete Espetxe Zuzendaritzari, Zaintzako Epaileari eta Espainiako Barne Ministerioari. Bi euskal presoek dagoeneko beteta dauzkate zigorraren hiru laurdenak. Beraz, mozioak dioen bezala, espetxe politika arrunta aplikatuta, biek daukate eskubidea baldintzapean aske geratzeko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.