Yemengo oposizioak onartu egin du Salek agintea uztea

2011ko apirilaren 26a
23:43
Entzun 00:00:0000:00:00

Yemengo oposizioko kide batek jakinarazi duenez, oposizioak onartu egin du Ali Abdala Sale presidenteak agintea uzteko Pertsiar Golkoko herrialdeek marraztu zuten prozesua. Bere izena gorde nahi izan duen kideak gaineratu du baiezkoaren berri eman duela oposizioak. Prozesu hori jarraituz, Salehk 30 egunen buruan utziko du Yemengo agintea, eta bi hilabete geroago legebiltzarrerako eta presidentetzarako hauteskundeak egingo dira. Baiezkoa larunbatean eman zuen oposizioak, baina orduan bi puntu ez zituztela onartzen esan zuten: Salehri immunitatea bermatzea eta batasun nazionaleko gobernua osatzea. Saleh Yemengo presidente da 1990an iparraldea eta hegoalde elkartu zirenetik; 1978tik Ipar Yemengo presidente da.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.