Zalduaren errautsak larunbatean ekarriko dituzte Euskal Herrira

Erredakzioa
2010eko irailaren 29a
00:00
Entzun
Joxe Maria Zaldua iheslari politikoaren gorpua larunbat honetan erraustuko dute, Aix-en-Provencen, Frantzian, eta egun berean Euskal Herrira ekarriko dituzte errautsak. Larunbatean bertan omenaldia egingo diote Ezkio-Itxason (Gipuzkoa), bertakoa baitzen Zaldua. Iheslaria joan den asteazkenean zendu zen, bizikletan zebilela bihotzekoak jota. Zalduak 1986an utzi behar izan zuen jaioterria, eta Euskal Herritik kanpo joan zen, Uruguaira aurrena, eta Frantziara gero.Eloy Velascoepaileak Zaldua atxilotzeko agindua eman zuen aurtengo martxoaren 15ean, ETAren eta FARCen artean harremana zegoelakoan. AAMk eta Etxerat-ek adierazi dute Zalduaren bizia Euskal Herriko gatazkari neurria hartzeko erakusgarria dela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.