Zarumaren hilketa argitzeko, justizia eskatu dute haren senideek eta lagunek

Iruñean atzo egindako elkarretaratzea. ANDONI CANELLADA / ARGAZKI PRESS.
Erredakzioa
Iruñea
2011ko apirilaren 10a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Aste honetan indarkeria zantzuekin Beriainen (Nafarroa) hilda agertutako Yanela Zarumaren senide eta lagunek elkarretaratzea egin zuten atzo, Iruñeko Gazteluko plazan, hilketa salatzeko. Justizia eskatu zuten hilketa argitzeko. Zarumaren argazkiak eskuetan zituztela, genero indarkeria amaitzeko neurriak aldarrikatu zituzten. «Beharrezkoa da erakundeek jarrera aktiboagoa izatea neurriak hartzerako orduan, giza eskubideen urraketa nabarmena dakarten delitu horiek amaitzeko», adierazi zuen Rosa Sotok, familiaren izenean. Zarumaren gorpua sorterrira, Ekuadorrera, eramateko dirua biltzen aritu dira egunotan. Gaur beilatuko dute, Burlatan (Nafarroa), eta gero eramango dute Ekuadorrera.

Zarumaren bikotekide ohiak gaur deklaratuko du berriro Iruñeko auzitegian. Zaruma hilik azaldu eta hurrengo egunean atxilotu zuten. Ostegunean deklaratu zuen, baina epaileak gaur arte luzatu zion atxiloaldia. Haren arabera, «arrazoizko kriminalitate zantzuak» daude atxilotuaren jokabidean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.