Zazpi herrik eskatu dute Gasteizko Mendien Natur Parkean ez sartzeko

Erredakzioa
Gasteiz
2012ko uztailaren 13a
00:00
Entzun
Arabako zazpi herrik Gasteizko Mendietako Natur Parkearen eremutik at egon nahi dutela jakinarazi diete Gasteizko Udalari, Arabako Foru Aldundiari eta Eusko Jaurlaritzari. Gasteizko udalerriaren barruan daude herri horiek, eta haien ustez, natur parkearen mugak zehazteko erabili dituzten irizpideak ez dira «ez bidezkoak, ezta zuzenak ere». Erabakiak herri horien etorkizuna baldintzatuko duela gaineratu dute.

Natur parkearen ekialdean zehaztu dituzten mugen arabera, zazpi herri horietako nekazarien jarduna baldintzatuko duela nabarmendu dute. Ordea, natur parkearen mendebaldeko lurretan haustura hidraulikoaren egitasmoak edo, etorkizunean, abiadura handiko trenaren balizko ibilbidea hartzeko aukera egotea kritikatu dute.

Zazpi herrietako bizilagunek adierazi dute ez dutela edukiko «inolako abantailarik» natur parkearen barruan egonez gero. Hain zuzen ere, nabarmendu dute natur parkearen irizpideak hirietakoentzat zein bisitarientzat direla.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.