Zazpi lagun artatu dituzte Bilbon, patinete elektriko baten bateria lehertu ostean

Bilboko suhiltzaileak, artxiboko irudi batean. LUIS TEJIDO / EFE
Bilboko suhiltzaileak, artxiboko irudi batean. LUIS TEJIDO / EFE
kristina martin
2026ko urtarrilaren 10a
16:31
Entzun 00:00:00 00:00:00

Bilboko Atxuri auzoko etxebizitza batzuetako bizilagunak etxetik aterarazi dituzte gaur eguerdian, sute baten ondorioz. Patinete elektriko baten bateria lehertu, eta horren ondorioz sua piztu da etxe batean. Lau pertsona ospitalera eraman dituzte, eta beste hiru han bertan artatu, denak ere kea arnasteagatik, Bilboko Udaleko iturriek jakinarazi dutenez.

Sugarren eraginez kaltetutako etxebizitza George Steer kalean dago, Atxuri auzoan. Udalak esan duenez, patinete elektriko baten bateriak leher egin eta horren ondorioz piztu da sutea. Suhiltzaileak iritsi bitartean, Ertzaintzak etxetik aterarazi ditu sutea piztu den atariko bizilagunak, baita alboko atarietakoak ere. Osasun langileek hiru pertsona han artatu dituzte, eta familia bat —gurasoak eta adin txikiko bi seme-alabak— ospitalera eraman. Bitartean, suhiltzaileek sutea amatatu dute, eta kaltetutako etxebizitza hoztu eta aireztatu gero.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.