Zenbait gaztek eraso egin diote gizon trans bati

Manifestazioa, Bilbon. M. RAMIREZ / FOKU.
2022ko abuztuaren 27a
00:00
Entzun
BILBO. Euskal LGTBI+ Behatokiak Bilbon gertatutako eraso baten berri eman du: neska eta mutilez osaturiko talde batek egin zuen erasoa; besteak beste, gizon trans bat iraindu eta mehatxatu zuten. Adierazi dutenez, erasoak ez zuen «okerrera egin», erasotzaileen taldeko bi neskak «esku hartu» zutelako, eta erasoa pairatu zutenek haien ondotik alde egitea erabaki zutelako. «Neskek fisikoki geldiarazi zituzten erasotzaileak, baina, aldi berean, erasotzaileak justifikatu zituzten, mozkortuta zeudela esanez», azaldu du behatokiak. Tankerako eraso gehiago ere gertatu dira Bilbon berriki: adibidez, hilaren 6an Bilboko artista drag bati «hitzez» eraso egin zion gazte talde batek. Metroan izan zen, lanera zihoala. Gogoratu dute, halaber, uztailaren 25ean Boluetako Santana-Fever dantzalekuaren kanpoko aldean emakume trans gazte bat «nahita» harrapatu zuela gizon batek automobilarekin. Egoera kritikoan ospitaleratu zuten, bi hankak «txikituta». Ikerketa abian da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.