Zenbait migratzaileri muga zeharkatzen lagundu diete, mozorrotuta

Ekintzan parte hartu zuen jendea, mozorrotuta. ANDONI CANELLADA / FOKU.
2022ko ekainaren 5a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
IRUN. Ehun mugimenduak deituta, hainbat lagunek mozorrotuta pasatu zuten atzo muga Irunen (Gipuzkoa), eta, modu horretan, Afrikatik iritsitako zenbait laguni muga zeharkatzen lagundu zieten. Baionako Pausaraino eraman zituzten. «Lehen burujabetza ekintza» gisa izendatu zuen Ehunek. «Herritartasuna emateko gure eskubidea eta gure herrian libre mugitzeko eskubidea jarri ditugu praktikan».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Oraingo urratsak, geroko lorratzak. Euskaraldian eta egunerokoan, informa zaitez euskaraz. Babestu BERRIA orain, eta jaso galtzerdiak opari.