Patrick Chasseriaud eta eta Nicole Darrasse (UMP, UDI) aitzina handiarekin ateratzen dira Angelun, bozen %40,69rekin. Bigarren Sandrine Derville eta Guy Mondorge sozialistak izan dira, bozen %29,88rekin.
Hirugarren Fronte Nazionaleko Pierre Orella eta Marie-Christine Iratxet geratu dira, bozen %15,16rekin.
Laugarren eta bigarren itzulira iragaiteko aukerarik gabe EH Baiko Peio Pericou eta Viviane Hassenforder (%7,86). Azkenik, alderdi komunistako Jean Jacques Doihenart eta Claudie Lagarde (%6,41).
Lehenbiziko biak baizik ez dira mantentzen ahalko bigarren itzulian Angelun; beraz, zentro-eskuinaren eta alderdi sozialistaren artean jokatuko da kargua.
Zenbakirik gorena abstentzioak du hemen ere, %51,58 izan baita.