Komunikabideak ez direla alderdien arteko eztabaidetarako leku egokia iritzi dio Ibarretxek, kazetariekin izan duen gosari batean. Areago, alderdiek komunikabideetan eztabaidatzen jarraitzen badute konponbide prozesuak ez duela aurrera egingo ohartarazi du. Horregatik, eztabaida horiek beren "komunikazio bideak" erabiliz konpon ditzatela eskatu die alderdiei. Bereziki kezkagarria iruditu zaio lehendakariari azken egunetan Batasunaren eta PSEren artean izan den polemika.
Komunikabideetan aritzeak ez ezik, bake prozesua eta normalizazio prozesua uztartzeak nahasmena eragiten duela erantsi du Ibarretxek. Hots, prozesu bietako bakoitzak bere martxa daramala iritzi dio, eta baina alderdiek batari eta besteari buruzko albiste eta iritziak batera ematen dituztela gizartea nahastuz.
Datorren ikasturte politikoari dagokionez, prozesuan gizarteak parte hartzea dela helburu nagusietako bat esan du, eta irailetik aurrera parte-hartze hori bultzatzeko bideak hasiko direla aztertzen.
Politika
"Zentzuz jokatzeko" eta "gizartea ez nahasteko" eskatu die Ibarretxek alderdiei
Juan Jose Ibarretxe Jaurlaritzako lehendakariaren iduriko, azkenaldian konponbide prozesuaren inguruko adierazpen gehiegi egiten eta gizartea nahasten ari dira alderdiak. Bereziki PSEri eta Batasunari leporatu die jokabide hori. Ondorioz, "zentzuz jokatzeko" eta "mezu kontraesankorrik" ez zabaltzeko eskatu die.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu