Zerbitzu sektorean euskararen presentzia handitzeko kanpaina egingo du UEMAk

Bihartik irailaren 8ra egingo dute kanpaina, udalekin eta hainbat garapen agentziarekin batera, udan udalerri euskaldunetara joaten diren bisitariek-eta euskararen berri izan dezaten.

UEMA eguna, lehengo hilean, Lesakan. GORKA RUBIO / FOKU
UEMA eguna, lehengo hilean, Lesakan. GORKA RUBIO / FOKU
arantxa iraola
2024ko ekainaren 7a
17:00
Entzun

Bertatik bertara kanpaina abian jarriko du bihar UEMA udalerri euskaldunen mankomunitateak, eta irailaren erdialdera arte iraungo du. Bosgarren aldiz egingo dute, zerbitzu sektorean euskararen presentzia handitzeko, eta, hartara, udan udalerri euskaldunetara joaten diren bisitariek-eta euskararekin harremana izateko. Izan ere, UEMAn argi dute euskara dela udalerri euskaldunen nortasuna Ā«egokienĀ» islatzen duena.

Asmo horrekin, 300.000 paperezko mahai gaineko inguru banatuko dituzte ostalarien artean. Horien bidez, euskarazko oinarrizko hiztegi bat eskura izaten dute bisitariek ostatuetan-eta otorduak egiten dituztenean. Lehen aldiz, turismo bulego, ostatu, landetxe eta antzekoetan zabaltzeko diptikoak ere prestatu ditu mankomunitateak. Euskaraz, katalanez, gazteleraz, frantsesez eta galizieraz daude.

Paperezko mahai gainekoez gain, zerbitzu sektoreko eragileei kanpainaren berri emateko baliabideak ere prestatu dituzte, eta bisitariek eskuko telefonoetan erabili ahal izateko hiztegi bat. Udalekin eta hainbat garapen agentziarekin batera antolatu dute kanpaina.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.