Zierbenan itsasoan galdutako hirugarren gorpua azaldu da

2011ko apirilaren 13a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
BIDARTE. Zierbenan (Bizkaia) itsasoan istripua izan eta iragan martxoaren 24tik desagertuta zegoen gizonaren hilotza aurkitu zuten atzo arratsaldean Bidarten (Lapurdi), hondartzan, galdu ziren lekutik ehun kilometrora. Hala jakinarazi du Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak. Bost lagun atera ziren arrantzara, eta bi baino ez zituzten erreskatatu; haietako bat, 11 urteko haurra. Hilotz agertu ziren beste bi, eta bat falta zen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.