Zigor Garro presoari buruzko deliberoa, azaroaren 21ean

2019ko urriaren 24a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
MONT-DE-MARSAN. Zigorrak Ezartzeko Parisko Dei Auzitegiak atzo izan zuen Zigor Garro presoa baldintzapean aske uzteari buruzko auzi saioa, eta azaroaren 21ean emango du horri buruzko deliberoa. 2006an atzeman zuten Garro, ETArekin lotuta, eta Mont-de-Marsanen (Okzitania) dago preso, iazko otsailetik. 2020ko udaberrian du kondena amaiera, eta, aske uzteko eskea onartuz gero, Frantziak Hegoaldeko preso bati emandako lehena litzateke.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Oraingo urratsak, geroko lorratzak. Euskaraldian eta egunerokoan, informa zaitez euskaraz. Babestu BERRIA orain, eta jaso galtzerdiak opari.