Euskal presoak

Zigor Merodio euskal presoa libre geratu da, Mont-de-Marsanen

Hamahiru urte egin ditu kartzelan.

Zigor Merodio (erdian, elastiko gorriarekin), gaur, aske geratu ostean.
2019ko irailaren 19a
13:35
Entzun 00:00:0000:00:00

Zigor Merodio Larraona euskal presoa (EPPK) aske geratu da gaur, hamahiru urtean espetxean egon ostean. Iazko urritik Mont-de-Marsango kartzelan (Okzitania) zegoen, Frantziako Gobernuak hurbildu zuenetik. Aurretik, Fresnes eta Saint Martin de Re espetxeetan eduki zuten, seina urtez. Bilbokoa da Merodio (1974).

2006ko ekainaren 1ean atzeman zuen Frantziako Poliziak, Bordelen, ETAri lotuta zegoelakoan. Egitura logistiko kidea izatea egotzi zioten.

38 euskal preso daude orain Frantziako Estatuan: EPPK-ko 37 eta AEM inguruko bat.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.