Europar Batasuneko Kontaseiluaren 2008/675/JAI erabakiak zehazten du, Batasuneko kide diren estatuek gainontzeko estatu kideetan ezarritako zigorrak kontuan hartu beharko lituzketela. Hala, irizpidea aplikatuz gero, hainbat euskal presori Espainiako Estatuan ezarritako zigorrak murriztu beharko litzaizkieke, beste estatu kide batzuetan bete dituztenak aintzat hartuta.
Sarek jakinarazi duenez, zazpi dira Europako Batasuneko Kontseiluaren irizpidea aplikatuko balitz, kalean beharko luketen euskal presoak: Josu Arkauz Arana (Arrasate), Jose Jabier Zabala Elosegi (Hernani), Iñaki Etxeberria Martin (Iruñea), Santi Arrospide Sarasola (Lasarte-Oria), Francisco Mujika Garmendia (Ordizia), Jose Ramon Lopez de Abetxuko (Gasteiz) eta Iñaki Bilbao Beaskoetxea (Lemoa).
Preso horien herrietan hainbat ekintza antolatuko dituztela iragarri du Sare plataformak. Zein ekintza mota izango diren ez dago zehaztuta oraindik, eta herri bakoitzak erabakiko du egoera nola gizarteratu nahi duen.