Zornotzan jipoitu zuten gaztea ez da bizirik irtengo
ZORNOTZA. Uztailaren 25ean Zornotzan (Bizkaia) jipoitu zuten 23 urteko gazteak ez du bizirik iraungo. Hala jakinarazi diote familiari, senideen ordezkari batek atzo jakinarazi zuenez. Radio Euskadin esan zuen senideek beste iritzi bat nahi dutela gaztearen osasun egoeraz: «Gorlizera eramateko aukera aztertzen ari gara, baina medikuek esan digute gorputzak ez duela iraungo».
Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu