Zuberoa Biarnora lotzeko xedea baztertzea eskatu diote abertzaleek Frantziari

Euskal Herriak ezagutza instituzionala behar duela aldarrikatu dute Atharratzen EH Baiko hiru hautagaik

Agoxti Xahoren sostengua irudikatu zuten atzoko agerraldian. ALLANDE SOKARROS.
Aitor Renteria.
Atharratze
2011ko martxoaren 17a
00:00
Entzun
Zuberoa eta Nafarroa Beherea Biarnora lotzeko xedea burutik kentzeko errandio EH BaikFrantziari. Daniel Olzomendi Iholdiko hautagaiak, Gilen Iriart Atharratzekoaketa Dominique Baxo Garazikoak egin zuten oharra. Izan ere, Frantziak eginen duen lurralde antolaketaren aitzin, kantonamenduetako azken hauteskundeak izanen dira martxoaren 20an eta 27an.

Zuberoa Euskal Herritik bereizteko saioak oro bertan behera uztea eskatu diote Frantziari. Gaur egun, Zuberoako hainbat gizarte zerbitzu Biarnoan dira, edo handik kudeatzen dira. Frantziaren xedea erabat bereiztea bada, EH Baik Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoa bilduko duen erakunde edo instituzioa eskatzen du.

Hiru herrialdeen artean desoreka handia dagoela nabarmendu dute hautagaiek. Zuberoako eta Nafarroa Behereko biztanleek Lapurdiko kostaldeko hiri handietako biztanleen aukera berak ukan ditzaten, herrialdeen arteko egiazko oreka behar dela nabarmendu dute.

Berezirik edo bertze egitura administratibo batean urturik, Ipar Euskal Herriko herrialdeek etorkizunik ez dutela azpimarratu du EH Baik. Horregatik hiru herrialdeak bilduko dituen instituzioa eskatu dute, ondoren Euskal Herriko gainerateko herrialdeekin harremanak garatu ahal izateko, horrela erabakitzen badute.

'Agosti Xahoren' sostengua

EH Baik Agosti Xaho zuberotar ospetsuaren sortetxearen ondoan egin zuten agerraldia, eta, antzerki gisa, Xahok sostengua helarazi adierazi zien.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.