azpiegiturak

Zubietako kartzela berriaren aurka azaldu da hainbat elkarte

"Proiektuak negozio eskaerari erantzuten dio, ez presoak gizarteratzeko funtzioei", esan dute Arrats, Salhaketa eta AHTaren eta errauste plantaren kontrako plataformek. Lanak etenda daude.

2012ko martxoaren 19a
16:24
Entzun

Zubieta Donostiako auzoko espetxe berriaren proiektuaren "erabat aurka" azaldu dira gaur hainbat elkarte, prentsaurreko batean. Besteak beste, Arrats, Salhaketa eta AHTaren eta errauste plantaren kontrako plataformak idatzi bat egin dute, eta horrekin bat agertu dira ezker abertzalea, Aralar, Alternatiba, ESK eta CNT. "Proiektuak negozio eskaerari erantzuten dio, ez presoak gizartzerako lege funtzioei".

Hilaren 2an jakin zen Espainiako Gobernuak behin-behinean utzi egin dituela Zubietako kartzelako lanak, diru faltagatik. Izan ere, murrizketen ondorioz ez luke funtzionario berriak hartzeko baliabiderik izango.

Lehengo astean, Donostiako udal gobernuak (Bildu) gobernuari kartzela berriaren lanak ez eteteko eskatu zion, baina, aldi berean, "gizatasun arrazoiengatik espetxe handi haren ereduaren" aurka azaldu zen, Juan Karlos Izagirre alkateak esan zuenez. 

Donostiako aurreko udal gobernuak eta Espainiako exekutiboak hitzartu zuten espetxe berriaren proiektua, horren truke 1.250 etxebizitza egiteko —gehienak babes ofizialekoak eta alokairuan hartzekoak—. Cesar Manzanos Salhaketako kideak adierazi du udala akordio horrekin "lotuta" dagoela, baina ona deritzo alkatea egitasmoaren kontra agertzeari.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.