Zuzendariarekin akordioa lorturik, lanera itzultzearen alde bozkatu zuten atzo Angeluko postariek. Zuzendariak hiru lanpostu berri eta lan kopuruari buruzko ikerketa bat hitz emanik, satisfos agertu dira postariak.
Azaro hasieran egin berrantolaketaren aurka, astelehenean hasi zuen CGTk protesta. Lau lanpostu eta negoziazioak aldarrikatzen zituzten grebalariek. Indar harremana azkartzeko xedez, bulegoaren aitzinean zebiltzan zenbait kanpatzen. Sindikatuek diotenez, lan baldintzak larriki txartu ditu berrantolaketak. Aitzineko ostiralean postatik berriki kanporatu duten emakume batek ukan antsietate krisiak alarma gorria piztu zuen; CGTk «suizidio ahalegina» aipatu zuen.
    
    
        
        
            Zuzendariarekin akordioa lortu eta lanera itzuli dira Angeluko postariak
                Iruzkinak
            
            
                Ez dago iruzkinik
            
        
                    Ordenatu