Bertan behera geratu da Donostiako familia baten etxegabetzea

Donostiako Etxebizitza Sindikatu Sozialistak mobilizatzera deitu du etxegabetzea gelditzeko. Jakinarazi dutenez, bi adingabe daude tartean.

Donostiako Etxebizitza Sindikatu Sozialistak etxegabetzea gelditzeko deitutako mobilizazioa, gaur goizean, Donostian. ISABEL JAURENA
Donostiako Etxebizitza Sindikatu Sozialistak etxegabetzea gelditzeko deitutako mobilizazioa, gaur goizean, Donostian. ISABEL JAURENA
Isabel Jaurena.
Donostia
2026ko azaroaren 24a
09:15
Entzun 00:00:00 00:00:00

Familia bat etxegabetze arriskuan dago Donostiako Amara Berri auzoan, eta bi adin txikiko ere badira tartean. Gaurko ezarria zuten etxegabetze agindua, baina behin-behinean gelditzea lortu dute, Donostiako Etxebizitza Sindikatu Sozialistak jakinarazi duenez. «Familia hau etxean geldituko da gaur hemen elkartu garen guztiongatik, ez instituzioengatik», adierazi dute sindikatuko kideek.

Etxebizitza sindikatuak erran duenez, goizeko zazpietatik zegoen Ertzaintza etxebizitzaren atarian, segizio judiziala iristeko zain. Polizia lerroaren aitzinean, baina, dozenaka lagun bildu dira, Etxebizitza Sindikatu Sozialistak deituta.

09:30ean iristekoa zen segizio judiziala, eta, bien bitartean, familia etxea barrenean zegoen, sindikatuko hainbat kiderekin batera. Eraikinaren atarian, berriz, dozenaka gazte bildu dira, «etxegabetzeak gelditu!» oihuka. 08:50 aldera jakinarazi dute bertan behera gelditu dela etxegabetzea, gaurkoz bederen.

Albistea osatzen ari gara

Kazetaritza etikoaren arabera sortua

Nola bermatzen dugun edukien kalitatea

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA