Eusko Jaurlaritzak Bentaberriko babes ofizialeko 510 etxebizitzak erosiko dizkio Blackstone funtsari

Salerosketari esker, Bentaberriko etxebizitza horiek babes ofizialeko izaerari eutsi ahal izango diote. Jaurlaritzak ehun milioi euro ordainduko dizkio putre funtsari; hots, 196.000 euro inguru etxebizitza bakoitzeko.

Pankarta batzuk Bentaberriko etxebizitza batzuetan, artxiboko irudi batean. JUAN CARLOS RUIZ / FOKU
Pankarta batzuk Bentaberriko etxebizitza batzuetan, artxiboko irudi batean. JUAN CARLOS RUIZ / FOKU
maddi iztueta olano
2026ko urriaren 20a
20:29
Entzun 00:00:00 00:00:00

Eusko Jaurlaritzak akordioa egin du Blackstone putre funtsaren filial batekin, Testa Homes sozietatearekin: erosi egingo dio Donostiako Bentaberri auzoko babes publikoko 510 etxebizitzen gainazal eskubidea, horien babes publikoko izaerari eusteko. Euskadi Irratiak eta El Diario Vasco-k Eusko Jaurlaritzako iturriak aipatuz baieztatu dutenez, Jaurlaritzak ehun milioi euro inguru ordainduko dizkio funtsari; hots, 196.000 euro inguru etxebizitza bakoitzeko. 

Etxebizitza horiek 2028ko azaroan ziren babes publikoko izaera galtzekoak, eta horietan bizi diren maizterrek eta bizilagunek behin baino gehiagotan salatu dute beren egoera. 510 etxebizitza horiek 1998. urtean eraiki zituzten Metrovacesa eta Vallehermoso eraikuntza enpresek; 2016an, Testa Residencialekin bat egin zuten, higiezinetan inbertitzeko sozietate anonimo kotizatu batekin, eta, 2018an, Blackstone bilakatu zen enpresa horren inbertsiogile nagusia. 1.500 eta 2.000 lagun artean bizi dira etxebizitza horietan duela 28 urtetik.

Eusko Jaurlaritzak eta Testa Homes sozietateak salerosketa urte bukaeran sinatzea aurreikusten da. 

Kazetaritza etikoaren arabera sortua

Nola bermatzen dugun edukien kalitatea

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA