Sute batek 80 hektarea erre ditu Zaldibian

Sua atzo goizean piztu zen, CAFeko zentralaren ezker aldera dagoen mendi magalean. Gau osoan aritu dira suhiltzaileak lanean eta dagoeneko kontrolpean hartu dute.

Zaldibia inguruan atzo goizean piztutako sutea. GOIERRIKO HITZA
Zaldibia inguruan atzo goizean piztutako sutea. GOIERRIKO HITZA
arantxa elizegi egilegor
2026ko azaroaren 10a
08:58
Entzun 00:00:00 00:00:00

Sute baten berri eman zuten atzo goizean Zaldibian, Arkakara bidean, CAFeko zentralaren ezker aldera dagoen mendi magalean. Su txikia zena, ordea, azkar zabaldu zen, hego haize zakarraren ondorioz, eta ordu gutxian 80 hektarea baino gehiago erre zituen. 

Suhiltzaileak gau osoan aritu dira lanean. Gauean egindako euriak lagundu du sua kontrolpean hartzen. Hala ere, segurtasun neurriak hartu dituzte, berriz zabaltzen hasiko balitz ere. 

Suteak kalte materialak eragin ditu, baina ez da inor zauritu.

Kazetaritza etikoaren arabera sortua

Nola bermatzen dugun edukien kalitatea

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA