Gure gaiak

Eskozia, independentziaren bila

Eskozia, independentziaren bila

Alex Salmond Eskoziako lehen ministroak �argazkian� 2012ko urtarrilaren 25ean iragarri zuen 2014an egingo dutela independentziari buruzko erreferenduma. Erresuma Batuarekin orduan galdeketa egiteko akordioa lortu du.

Albisteak

Petrolioaren ur nahasiak

2014-04-25

Petrolio eta gas industria aurkezten du Eskoziako Gobernuak proiektu independentistaren berme ekonomiko gisa, baina zahartzen doaz plataformak, eta urre beltza ez da erabat urrezko.

Michelle Thompson: "Eskoziako Gobernuak orain eskuak lotu xamar ditu"

2014-04-25

Finantza sektorean lan egiten zuen Michelle Thompsonek orain urtebetera arte, baina independentziaren aldeko kanpainan erabat murgilduta dago orain. Enpresariak independentziaren alde mobilizatzeko sortutako Business for Scotland taldeko kudeaketa zuzendaria da. �Hori da niretzat garrantzitsuena orain. Urteak eman ditut enpresei aldaketak egiten laguntzen, eta oraintxe gertatzen ari den hau nire ustez ez da soilik konstituzio aldaketa bat. Nire ustez, gizartea pitz dezake prozesu honek�. Ehun kide zituen taldeak 2013ko maiatzean aurkezpena egin zutenean, eta 1.700 ditu egun; enpresa txiki eta ertainak gehienak.

Eskozia burujabea, 670 orrialdetan irudikatua

2013-11-27

Independentziarako Liburu Zuria aurkeztu du Edinburgok, 2014ko erreferendumaren ostean estatua eratzeko urratsak zehaztuta. 650 galdera-erantzun dakartza txostenak, botoa emango dutenen zalantzak argitzeko.

Erabakia, eskoziarrena

2013-01-12

Erresuma Batuko Parlamentuko batzorde batek herri galdeketaren eskumena Eskoziari uztea onartu du

Gaiarekin lotura duten agiriak