Amagoia Gurrutxaga Uranga.
Hizpideak

Betikoa

2013ko otsailaren 6a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Bide orria. Eskoziarrek hala nahi balute, independentziaraino iristeko. Hamabost hilabeteko trantsizio fase batekin, epe horretan eztabaidatu beharreko kontu nagusiekin. Horixe jarri berri du mahai gainean Edinburgoko gobernuak. Proposamen horren arabera, 2016ko maiatzerako lehendabiziko hauteskunde independenteetan parte hartzeko aukera lukete Eskozian bizi direnek.

Inguruotan ez bezalako jarrera hamaikagarren aldiz erakutsiz, ingelesak ez dira espantuka hasi albistea jasotzean. Tankeak ez, isipuak atera dituzte: margorik gabeko markoek ez dutela ezertarako balio, eta ez direla aurrenegoziazioetan sartuko erreferenduma egin arte. Motzean erantzun dute, ohi bezala. Erreferenduma bera ez dutela oztopatuko, esan beharrik ere ez daukate jada.

Betikoa betikoaren gainean, ados. Baina betiko hori gero eta zehatzagoa da Eskoziaren independentzia prozesuaren inguruan; eta markoak ere badu bere garrantzia, betirako margorik gabeko mundu honetan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.