
Lapurretak
Juan Luis Zabala
2014-09-06
Azkoitian jaiotakoa 1963an, Euskal Filologia ikasketak egin zituen. 22 urte besterik ez zituenean, lehen nobela kaleratu zuen: Zigarrokin ziztrin baten azken keak (Elkar, 1985). Elkar eta Susarekin plazaratutako beste hiru eleberri dauzka —eta lau narrazio—, eta horietako batek, Galdu arte-k, euskarazko narratiba arloko Espainiako Kritikaren Saria irabazi zuen 1996an. Maltzeta trikitilariari buruzko biografia du bere azken lana, 2012koa. Kazetaritza du ofizio, eta BERRIAn lan egiten du 2003tik.