Barttolo Decung: «Euskaraz ez diren bideojokoak dira nagusi egungo munduan»

Decung gazte zuberotarrak bere lehen bideojokoa egin du, euskaraz, eta oso harrera ona izan du. Haren ustez, ohiturak aldatu behar dira euskaraz jostatzeko; izan ere, bideojoko gehienak erdaraz dira.

Badu zazpi urte euskarazko bideojoko bat egiteko ideia jin closeetorrizitzaiola Barttolo Decungi (Montori, Zuberoa, 2000). Tolosan (Okzitania) bideojokoak sortzeko eskola batean ikasi ondoan, erronkari heldu eta jokoa diseinatzen hasi zen pixkanaka-pixkanaka. Euskal mitologia izan du inspirazio nagusi. Durangoko Azokan presentatucloseaurkeztu, plazaratu zuen bideojokoa, eta harrera ona izan duela kontatu du. 

Euskal mitologian oinarritu zara bideojokoa sortzeko. 

Japoniako mitologiari buruzko Touhou Project egitasmoa ezagutu nuen. Ideia Euskal Herrira ekar zitekeela ikusi nuen. Jose Miguel Barandiaranen Dictionnaire illustré de mythologie basque liburua irakurri nuen, eta laminei closeerreka eta itsasbazterretan bizi ziren emakume mitologikoakburuzko ipuinak xerkatzencloseikertu, aztertu, bilatu hasi nintzen. Horrela hasi zen ideia, 2018an. 

Bazterka, urik gabeko herria. Nondik bururatu zaizu izena?

Bideojokoko historia azkarki azaltzeko goiburu gisako zerbait nahi nuen hastapenetikclosehasieratik, sorreratik. Bazterka herrian ez da gehiago urik, laminek lapurtu baitzuten. «Urik gabeko herria» hortik heldu da, sinpleki. Jokalariek maila batzuk gainditu beharko dituzte helmugara arribatzekocloseiristeko, hots, ura zergatik desagertu zen jakiteko.

Zeri aurre egin beharko dio jokalariak maila bakoitzean? 

Maila bakoitzean jokalariak etsaiak izanen ditu kontra. Erran gabe doa haien kontra irabazi behar dela mailaz iganclosepasatu, iragan ahal izateko. Mailakako jokoa hasi baino lehen, elkarrizketa bat atzemanenclosetopatuko du jokalariak, zeinetan historiaren hastapena kontatua den. Bost maila igan ondoan, berriz, historiaren bukaera ezagutuko du jokalariak.

Teknikoki nola gauzatu duzu bideojokoa? 

Bakarrik egin dut bideojokoa. Ekialdeko Estudioarekin atera dut, eta nihaurekcloseni neuk eraman dut prozesua hastapenetik bukaeraraino. Hala ere, testua zuzentzeko tenoreancloseorduan, garaian, adibidez, lagunek lagundu eta sostengatuclosebabestu naute. 

Zailtasunak ukan closeizandituzu bideo jokoa sortzeko? 

Denbora anitz closeasko, ugari, pilahartu dut bideojokoa garatzeko. Garapen prozesuan, gainera, ikasketen ondorioz, proiektua pixka bat bazterrean utzi behar izan nuen. Jokoaren azken etapa gogorra egin zait. Alta, funtsezkoa izaten da gauza ttipiei closetxikieiarreta ematea, baita zehaztasunak ezartzea ere.

Euskara batuaz gain, zure euskalkia ere gehitu diozu jokoari. 

Euskara orotarikoa dela erakusteko txertatu diot euskalkia. Euskalkiaren erabilerak pertsonaien diseinua sakonago egiteko parada eman dit. Nolabait, pertsonaia bakoitzari berezitasun puntu bat ematen ahal zaio. Horrela, jokoan ez duzu zehaztu behar nongoak diren, jokalariak asmatuko baitu jostatuclosejolastu araucloseAhala.

Durangoko Azokan aurkeztu zenuen bideojokoa.

Ontsacloseondo, ongi iragan da. Uste dut Durangoko Azokako erakusmahai batera eraman den lehen bideojokoa dela. Egia erran, zail samarra izan da jendearekin izan dudan lehen kontaktua, baina garrantzitsua iruditu zait bideojokoa azokan plazaratzea. Hastapenean jende anitzek ez dute ulertu bideojokoa zela, baina azkenean esperientzia biziki onacloseoso ona izan da.

Egungo erronka bideojokoaren zabalpena ahalik eta hobekien gauzatzea da?

Zail samarra zait jokoa zabaltzea, ez bainaiz profesionala komunikazioa egiteko. Gainera, jokalariak ohituak dira erdaraz closeeuskara ez den beste hizkuntza batjostatzera gehienbat. Izan ingelesez, gazteleraz edo frantsesez; euskaraz ez diren bideojokoak dira nagusi egungo munduan, eta zaila da mundu horretan leku baten atzematea.

Joera aldatuko dela uste duzu? 

Agian euskarazko zinema bezala izanen da. Zinezclosebenetan espero dut pixkanaka-pixkanaka zabalduko dela euskaraz jostatzeko ohitura. Luzea izanen da, baina esperantza ez da galdu behar!


Jatorrizko artikuluak