«Film honetan badira bi fantasia; bata haur denborari buruzkoa, eta bestea ikastolari buruzkoa»

Elsa Oliarj-Inesek Txakun Txakür dokumental luzea estreinatu berri du. Zinemagileak Zuberoako ikastola bateko haurren jolas orduak filmatu ditu zortzi urtez, eta bazterketa kasu bat bistaratu du.

Elsa Oliarj-Inesek (Lavaur, Okzitania, 1988) zortzi urte eman ditu bere haur denborako ikastolako jolas orduak filmatzen, eta lan horren emaitza da haren lehen dokumental luzea: Txakun Txakür. Filmeko umeek hiru urte zituztela hasi zuen proiektua, eta 11 urte zituzten arte behatu closebegiratuditu. Goiz batez, jolastokira berandu iritsi zen zinemagilea, eta, bat-batean, liskar bat filmatzen topatu zuen bere burua. Talde osoa ikusi zuen ume bakarra estu hartzencloseerasotzen, jazartzen, eta orduan baizik ez zen ohartu haiei begira egondako denbora horretan guztian ikusi ez zuenaz. «Nola ez nuen lehenago ikusi?». Zinemagileak nortasunaren eraikuntzari eta giza harreman korapilatsuei buruzko material mamitsua eskaintzen dio ikus-entzuleari.

Umeen jolas orduetako egunerokoa da dokumentalaren lehengai nagusia. Material minbera ere izan daitekeela jakinik, zein izan duzu iparra film hau osatzeko?

Nik zortzi urte grabatu ditut. Parisen bizi nintzen oraindainocloseorain arte, eta urtean bost aldiz etortzen nintzen ikastolara. Aste bat ematen nuen filmatzen, egunean ordubetez, eta urte bakoitzeko hogei ordu baizik ez nituen; horrez gainera, elkarrizketak ere egiten nituen, eta, zortzi urtez, 400 ordu egiten ditu horrek orotan. Oso gutxi da, jakitez taldean hemeretzi haur direla. Horregatik, aldi oroz haur bat segitzen nuen, zeren bestela ez nuen deus ikusten. Eliseren bazterketa ez nuen ikusi, zeren eta aldi oroz gauza txiki bat ikusten nuen, baina, editatzen eta muntatzen hasi nintzelarik, ohartu nintzen denak beti haur berclosebera, berbera gainean zirela, eta horretarako izan da niretzat bortitz: hor nintzen, filmatu dut, eta ez dut ikusi.

Filmak erakusten du ume horri behin ez ziotela jostailu bat utzi, eta, handik urte batzuetara, berriz ere ume hori bera ez zutela jolaserako talde batean ere nahi.

Gauza txiki-txiki askok, elkartzen direlarik, egiten dute gauza handi bat, eta ohartzen garelarik, noiztenkaclosenoizbehinka, jadanik berantegi closeberanduegida.

Zer filmatuko zenuen oso ongi jakin gabe hasiko zenuen lana, eta ikastolako gurasoek ere hala onartuko zuten euren haurrak filmatzeko baimena.

Xantza closezortehandi bat izan dut. Zuberoan jendeek ezagutzen naute, eta nire haur denborako ikastolan filmatu dut dena. Oso lagungarri izan dira andereñoak eta gurasoak. Baina uste dut ez dudala nire asmoa aski ontsa closeondo, ongikomunikatu, zeren eta ez naiz ohartu behar nuela beharbada gurasoak lehenago abisatu zer ikusiko zuten.

Filma ikustean sorpresa hartu zuten?

Bai. Harrapatuak izan dira, zeren eta ez zuten imajinatzen hori ikusiko zutela. Film honetan badira bi fantasia; bata da haur denborari buruzkoa, eta bestea da ikastolari buruzkoa.

Alegia, haurtzaroa sasoi zoragarria dela, eta ikastolak leku erabat seguruak direla.

Bai.

Baina filmak ez du esaten hala ez direnik.

Ez. Erakusten du ez direla hori bakarrik. Lehenago abisatu behar nituen gurasoak beharbada. Edo ez. Ez dakit. Ze erran closeesanizan didate ezin niela erran zer ikusiko zuten, bestela hori baizik ez baitzuten ikusiko. Batzuek atzera egin dute, esaten baitzuten baimena izenpetu zutelarik ez zekitela zer izenpetzen zuten, eta egia da.

Zuk zeuk ere ez baitzenekien.

Hori da. Egin nuen lehen film bat Zuberoan. Nirekin kolegioan izan ziren gazteak filmatu nituen, deliberatu zutenak hemen egotea. Ni Parisera joan nintzen, eta nire galdera zen ea nola dakizun nor zaren ez baldin bazara sekula joan. Ohartu nintzen behar ukan nuela Zuberoa utzi nire nortasunaren xerkatzekoclosebilatzeko, lagunak egiteko eta beste. Ohartu nintzen ez zutela galdera honi erantzuten ahal, zeren, zure bizitza bizitzen ari zarelarik, ez duzu erraten hau edo hura egiten duzula honegatik edo horregatik. Filma bukatu nuelarik, pentsatu nuen: ados, ulertzen dut gauzak ohartu gabe egiten direla, eta nahi nukeela filmatu gure nortasunak nola egiten diren gu ohartu gabe, gure lehen mikrogizartean, eskolan. 

Elkarrekiko harremanez gainera, argi ikusten dira diglosia eta genero eraikuntza ere. Mutiko batek min hartzen duenean, esaterako, haren lagunek ez dute negarrez filmatua izan dadin nahi.

Haurtzaroa eta euskara ikertzen dutenei erakutsi genien telesaila, eta denek erraten zuten bazela hor lan egiteko asko. Haurrek euskara edo frantsesa nola erabiltzen duten ikusten da. Eta ikusten da haurrek ere nola bazekiten filmatuak izaten ari zirela, eta hori erakusten duten momentuak ere ikusten dira. Haurrek bazekiten zer egiten nuen eta telebistan eta filmean iganen closejasoko zela.

Ez-fikziozko lana da, haurtzaroari buruzkoa, euskaraz… Zinemaldiko Zinemira sailean estreinatu duzue lana orain; zer ibilbide izan dezake gerora?

Jose Luis Rebordinos Zinemaldiko zuzendariak berak ere erran dit filma oso maite izan duela, baina oso zaila izanen dela saltzeko. Niretzat, dokumentala fikzioa baino interesgarriagoa da, zeren nik ez nuke hor dagoena asmatuko! Nola mugitzen diren haur horiek, zer rol duten, haien harremanak nola aldatzen diren… Ez dakit zerendako closezergatikez den hain komertziala, dena baitu komertziala izateko! Bizitzen duguna kontatzen du! Horrendakoclosehorregatik ez du ikusi nahi jendeak beharbada, gure errealitatearekin aski badugulako. Film honekin, entseatuclosesaiatu gara bizi izan dugun baina ahantzi dugun errealitate bat erakustera, eta poesia ere sartu nahi genuen, ze bada poesia ere errealitatean. Momentukoz ez dugu Donostiakoaz beste emanaldirik, baina espero dugu filmari lagunduko diola, eta nahi nuke filma Euskal Herritik kanpora ere heltzea, hori baita eneclosenire borroka: filmak euskaraz egitea, baina Euskal Herritik kanpo ere ikusi ahal izan ditzaten. Oso zaila da hori, beti pentsatzen dutelako euskaraz baldin bada Euskal Herrian baizik ezin dela ikusi. Eta Donostia leku ona da horretarako ere.