Ingurumena
Bost urte Zaldibarko hondamendia gertatu zenetik
Zaldibarko hondamendia izan zenetik bost urtera, hura kudeatzen zuen Verter Recycling enpresak ez du ezer ere ordaindu zabortegiko lanengatik; Eusko Jaurlaritzak aurreratu du zabortegia zigilatzeko eta egonkortzeko lanetarako dirua. Ingurumen delituekin lotutako auzia instrukzioanEpaiketa egin ahal izateko behar diren elementuak biltzeko prozesua. dago oraindik ere, eta adituen txostenak biltzen ari dira.
Etxeko leihotik ikusten den fauna, liburu batean jasoa
Oria ibaian ere Asiako txirla hedatu da
Gipuzkoan lehen aldiz atzeman dute espezie inbaditzaile hori, urte hasieran. Oria ibaian izan da, Aginaga inguruan (Usurbil).
Hainbat motatako esku hartzeak egingo dituzte espeziea zabaltzea eragozteko eta toki batzuetatik desagerrarazteko.
Euskal Herriaren azken hogei urteei argazki estatistiko bat atera die Gaindegiak
Lehen aldiz, munduko tenperaturak 1,5 graduko igoeraren langa gainditu zuen 2024an
‘Oldarraldi judiziala’ da 2024ko urteko hitza
BERRIAko euskara taldeak oldarraldi judiziala hautatu du 2024a definitzeko. Hilabete
bakoitzarentzat kontzeptu, toponimoLeku izena.
, aditz edo esamolde bat ere aukeratu du.
Mikel Cazenave: «Zapatak arraberritzea politikoa da»
Urak dena eramaten duenean
Valentziako uholdeak ditu hizpide 'Berriketan' saioaren atal honek. Tanta hotzaz eta halako fenomeno meteorologiko kaltegarriei aurre egiteko egin beharrekoaz aritu dira Iker Ibarluzea meteorologoarekin, eta herri kaltetuetako egoera azaldu du Asier Agirre suhiltzaileak, han lanean aritu baita zenbait egunez.
Maxi Castrillejo: «Itsasoagatik ez balitz, askoz okerrago egongo ginateke»
Beste zazpi zientzialarirekin batera, Groenlandian ibili da Maxi Castrillejo (Hondarribia, Gipuzkoa, 1986) Lausannako Unibertsitateko (Suitza) itsas zientzialaria, klima aldaketak itsasoko ekologian eragiten dituen aldaketak aztertzeko laginak hartzen.