Ingurumena

Arrain kontsumoa: freskoa, baina urrutikoa

Arrain kontsumoa: freskoa, baina urrutikoa

Nondik dator Euskal Herrian jaten den arrain gehiena? Gero eta gehiago kanpotik ekartzen da: merkaturatzen denaren %40 kanpotik etortzen da.

Bidesariak ordaindu beharko dituzte garraiolariek

Bidesariak ordaindu beharko dituzte garraiolariek

Bizkaian eta Gipuzkoan ordainketa arkuak piztu dituzte hainbat errepidetan, eta bide horiek erabiltzeagatik ordaindu egin beharko dute ibilgailu astunek. Garraiolariak ez daude ados.

Arantzazuko Gomiztegi Artzain Eskola

Arantzazuko Gomiztegi Artzain Eskola

310 ikasle igaro dira bertatik, eta erdiak baino gehiagok jarraitzen du artzaintzan. Ofizioa eguneratu, profesionalizatu eta duindu dute, eta sare bat josi, elkar ulertzen eta zaintzen duena.

Izokina egoera «kritikoan» da Bidasoan

Izokina egoera «kritikoan» da Bidasoan

90 izokin baino ez dituzte zenbatu Berako presako zentroan. Zehazki, hamasei emek baino ez dute lortu ibaian gora egitea, erruteko. Lehortea eta uraren tenperaturaren igoera aipatu dituzte oraingo egoera azaltzeko. Hala ere, aztertzen ari dira arrantza debekatzea.

Bioaniztasuna babesteko bide orriez, Unai Pascualekin

Bioaniztasuna babesteko bide orriez, Unai Pascualekin

BERRIAren klima eta natura krisiari buruzko Kinka podcast saioaren zazpigarren atalak abenduan Montrealen (Quebec) egin zen COP15 biltzarra hartu du hizpide. Bioaniztasuna babesteko han adosturiko akordioen garrantzia azaltzeko, Unai Pascual Klima Aldaketarako Euskal Zentroko (BC3) eta Ikerbasqueko ikerlaria gonbidatu dute.

Alex Txikon: «Une batzuetan sentitu nuen ez nuela gehiago borrokatu nahi»

Alex Txikon: «Une batzuetan sentitu nuen ez nuela gehiago borrokatu nahi»

Urtarrilaren 6an iritsi zen Alex Txikon (Lemoa, Bizkaia, 1981) Manasluko gailurrera (Nepal, Himalaia, 8.163 metro). Haren bigarren zortzimilakoa izan da neguko espedizio batean. 2016an, Nanga Parbat igo zuen (Pakistan, Karakorum, 8.125 metro).

2022ko mugarriak zientzian

2022ko mugarriak zientzian

Martera bidean lehenbiziko pausoak eman ziren, AEBek iragarri zuten energia errentagarria egitea lortu zuela, aurrerapenak egin ziren organo txertaketan eta txertoen teknologia berrietan, eta giza historia hobeki ezagutzeko aurkikuntza handiak ere izan ziren.

Lurraren %30 babestuta 2030. urterako

Lurraren %30 babestuta 2030. urterako

COP15 biltzarrean parte hartu duten ia berrehun herrialdeek akordio hori lortu dute. Hain zuzen ere, 3.000 zientzialariren ikerketa batek ohartarazi duenez, izaki bizidunen espezieen %10 galduta egongo dira mende amaierarako, neurririk hartu ezean.

Lehen aldiz fusio errentagarria egitea lortu dutela baieztatu dute AEBek

Lehen aldiz fusio errentagarria egitea lortu dutela baieztatu dute AEBek

Kaliforniako laborategi bateko esperimentuak ezarri duen mugarria aurkeztu dute Washingtonen. Lorpenak «energia garbiaren etorkizuna» aldatuko duela adierazi dute. Orain arte inork ez du lortu fusioa eragiteko gastaturiko energia baino gehiago ateratzea erreakziotik.