Hizkuntzak

«'Antisemitismo' eta 'antisionismo' parekatu dituzte, baina kontzeptu ezberdinak dira»

«'Antisemitismo' eta 'antisionismo' parekatu dituzte, baina kontzeptu ezberdinak dira»

Valentina Pisantyk 'Antisemita' liburua idatzi du. Israelgo Gobernuak 'antisemitismo' hitzaren esanahia aldatu nahi duela dio: «Antisemitismoa arrazismo mota bat da, eta antisionismoa, berriz, jarrera politiko bat».

Hizkuntza eskubideen urraketen lagin bat: 883 kexa, alor askotakoak

Hizkuntza eskubideen urraketen lagin bat: 883 kexa, alor askotakoak

Hizkuntza Eskubideen Behatokiak 883 kexa erregistratu ditu, herritarrei beren eguneroko jardunean euskaraz egiteko eskubidea aitortu ez eta hizkuntza eskubideak urratu zaizkielako. Iaz intzidentzia gutxiago dira, baina egoera ez da hobetu, Behatokiaren arabera.

Korrika: 11 egun eta gau, 2.175 kilometro eta euskararen aldeko lekukoa eskuz esku

Korrika: 11 egun eta gau, 2.175 kilometro eta euskararen aldeko lekukoa eskuz esku

Aurki abiatuko da Korrika. Atharratzen hasiko da, martxoaren 19an, eta Bilbon amaituko, hilaren 29an. Hona hemen euskararen aldeko lasterketaren gakoak, galderen eta erantzunen bidez emanak.

«Osasun sisteman, ingurua ez da neutroa, eta bai erdara eta bai erdal kultura dira nagusi»

«Osasun sisteman, ingurua ez da neutroa, eta bai erdara eta bai erdal kultura dira nagusi»

Garbiñe Elizegik (Pomona, AEB, 1975) tesi bat argitaratu berri du. Erizaina da, eta emakume eta genero disidente euskaldunek pairatzen dituzten bazterketak aztertu ditu. Testigantza ugari jaso ditu.

Bertsolaritza, beste fase batean murgilduta

Bertsolaritza, beste fase batean murgilduta

Bertsolaritza beste fase historiko batean sartzen ari delako «zantzuak» ikusi ditu Kepa Matxainek bertsolaritzari buruz egindako doktore tesian. 'Cum Laude' nota lortu du ikertzaileak, eta bultzada bat eman dio gustuko duen jardueran jarraitzeko: ikerketan.

Garai bateko hitzen arrastotik

Garai bateko hitzen arrastotik

Jesus Alegriak Artazuko 1.581 hitz jaso ditu liburu batean, tartean leku izenak eta galzorian dauden esamoldeak. Desagertzen ari den mundu bati hitzak jarri dizkio.
Gure izen-abizen kolonizatuak

Gure izen-abizen kolonizatuak

Espainiak eta Frantziak eragindako kolonizazio linguistikoaren ondorioz euskal izen eta abizen ugari gaizki ahoskatzen direla nabarmendu du Jose Mari Pastorrek. Ingalaterran antzera gertatzen da izen gaelikoekin, eta berriki argitaratu den horri buruzko artikulu batek eman dio parada Pastorri Euskal Herrian gertatzen denari buruz ohartarazteko.

Euskara etorkizunean, zalantzaz betetako zeruertza

Euskara etorkizunean, zalantzaz betetako zeruertza

Euskararen Nazioarteko Egunaren harira, hiru eguneko podcast sorta bat ondu dute 'BERRIA Berriketan'-en euskararen etorkizuneko egoera marraztu nahian. Horretarako, Norantz doa euskara? Hego Euskal Herria 2036 proiekzio demolinguistikoa ikerlana baliatu dute.

BERRIAko euskara arduraduna, euskaltzain oso

BERRIAko euskara arduraduna, euskaltzain oso

'Euskaldunon Egunkaria'-tik hasi eta BERRIAraino, makina bat urte egin ditu Irene Arrarats Lizeagak bi egunkariotako euskara arduradun gisa. Euskaltzain oso izendatu berri dute, eta euskarazko egunkari nazional biek akademiaren eredua testu idatzietara ekartzeko egindako bidea azpimarratu du.