Hizkuntzak

Gazteen esamoldeak

Gazteen esamoldeak

Abenduaren 3a Euskararen Nazioarteko Eguna da. BERRIAk gazteen esamoldeak jaso ditu bideo batean. Hainbat eta hainbat esamolde baitaude, besteak beste, lagunari isilik egon dadila eskatzeko, diru gutxi daukagula esateko edota sexuaz aritzeko.

Euskarazko hitzak dituen lehen liburua aurkitu dute

Euskarazko hitzak dituen lehen liburua aurkitu dute

De rebus Hispaniae memorabilibus liburuaren 1533ko edizioaren ale bat da, eta Mintzoa argitaletxeak eskuratu du. Liburua ezaguna zen, eta lehen edizioa 1496-1497koa da. Edizio hark, ordea, ez zuen euskarazko hitzik. Lucio Marineo Siculorena da lana.

Mozkorra

Mozkorra

Pandemia egoerako neurri murriztaileen ingurumarian, hainbat liskar sortu dira kaleko gau giroan. Andoni Egaña bertsolariak iritzi artikulu honetan kritikatzen duena, ordea, liskar horiek izendatzeko modua da; euskarazko esamoldeak nola eta zertarako erabiltzen diren. 

Suchetha Satish: «Oskorri taldearen abestia oso polita da»

Suchetha Satish: «Oskorri taldearen abestia oso polita da»

Munduko marka bat lortu du Suchetha Satish-ek (Kerala, India, 2005), besteak beste euskaraz abestuta. Guiness World Records erakundeak haren balentria onartu du ofizialki: kontzertu batean inoiz hizkuntza gehien erabili duen pertsona da. Oskorrik zabalduriko Kanuto abestia kantatu zuen, besteak beste.

Euskal etnografia musikalaren artxibo argitaragabeak denen eskura jarri dituzte

Euskal etnografia musikalaren artxibo argitaragabeak denen eskura jarri dituzte

Les Réveillées: Ethnographies musicales des territoires français et francophones, 1939-1984 proiektua denen eskura jarri berri du Didomenak, Parisko Gizarte Zientzietako Goi Mailako Ikasketen Eskolako datu gordailuak.

Orotara, inoiz argitaratu gabeko 40.000 artxibo jarriko dituzte webgune batean. Mari Hirigoien musikologoak testuingurua jarri die, ulertzeko nola bilduak izan ziren Euskal Herriko artxiboak. 

Monica Ojeda: «Lengoaia berez da ekintza gatazkatsua»

Monica Ojeda: «Lengoaia berez da ekintza gatazkatsua»

Eduki biolentoa duen literatura da Monica Ojeda idazlearena (Guayaquil, Ekuador, 1988), baina formaren bitartez baretua, dioenez. Badu haren obra narratibo eta lirikoak jomuga argi bat: indarkeria agertzea, hartaz hausnartu eta hura ulertu ahal izateko.

'Fiesta. Eguzkia jaikitzen da' euskaratu du Koro Navarrok

'Fiesta. Eguzkia jaikitzen da' euskaratu du Koro Navarrok

Literatura Unibertsala bilduman plazaratu dute Ernest Hemingwayren 1926ko eleberri ezaguna. Anjel Lertxundik jantzi du argitalpena, hitzaurre batekin. Idazle estatubatuarraren idazkera goraipatu dute Navarrok eta Lertxundik. Besteak beste, liburuan ageri den errealismoaren dohaina.

Zu zatzaizkit axola

Zu zatzaizkit axola

Iruñeko Udalak 2021eko sanferminak bertan behera geldituko direla iragartzeko egindako bideoan darabilen euskararen harira, aditz forma horien erabilera defendatu du Blanca Urgell irakasle eta filologoak. Urgellen iritzi artikuluaren goiburuan bezala, Zu zatzaizkit axola leloa darabilte bideoan, adierazi nahian herritarren osasuna garrantzitsuagoa dela jaiak baino.