Hizkuntzak

Eusle, etorri berriek euskarari eusteko

Eusle, etorri berriek euskarari eusteko

Atzerritik Euskal Herrira iritsi berri diren ikasleak euskaran murgiltzeko zerbitzua da Eusle, Eusko Jaurlaritzak eskola publikoetan martxan jarritakoa. 60 ikaslerekin hasi zen 2019-2020ko ikasturtean, eta 2.300 dira orain. Haietako batean egon da BERRIA.

Saria diasporaren ikerkuntzari

Saria diasporaren ikerkuntzari

Eusko Ikaskuntzak 2025eko Manuel Lekuona saria emango dio Gloria Totoricaguena Egurrolari, euskal diasporari buruz egindako ikerketa lan mardulagatik. Totoricaguenak esan du ikertzeko ateak ireki dizkioten diasporako kide guztientzat ere badela saria. 

Martxelo Otamendi: Handira jotzeko kazetaritza

Martxelo Otamendi: Handira jotzeko kazetaritza

Martxelo Otamendi 'Euskaldunon Egunkaria'-ko eta BERRIAko zuzendari ohiarekin elkarrizketa liburua argitaratu dute. Otamendik ia bizitza osoa eman du euskarazko kazetaritzari lotuta, eta horren inguruko hamaika kontu azaldu ditu liburu horretan. 

Xabiertxok ehun urte bete ditu!

Xabiertxok ehun urte bete ditu!

Euskal Herriko eskoletan euskaraz irakasteko erabili ziren lehen liburuetako bat izan zen Xabiertxo. 1925. urtean argitaratu zuten lehen aldiz. Euskararen aurkako giroa oso bortitza zen garai hartan.

Txo

Txo

Bermeon txo erabili izan dute orain arte gazteek elkar agurtzeko, baina azkenaldian bro erabiltzen dute. Hiru letra baino ez dituzte bi hitzek, baina badago aldea bata erabili edo bestea erabili. Onintza Enbeita bertsolariak hausnarketa interesgarria egiten du iritzi artikulu honetan.

Irulegiko Eskuaren inguruko dokumental bat egiten ari dira

Irulegiko Eskuaren inguruko dokumental bat egiten ari dira

'Eraukon. Eskuaren mintzoa' dokumentala udaberrirako egongo da prest. Oroitz Zabala eta Iban Toledo orain ari dira ikus-entzunezkoa grabatzen. Zirrara sentitu zuten hizkuntza baskonikozko idazkunik zaharrena aurkitu zela jakitean: «Egun batetik bestera bihurtu zen gure herriaren pop ikono bat».

Turismoa, onuragarria edo buruhaustea?

Turismoa, onuragarria edo buruhaustea?

Turismoa aho biko ezpata dela esan daiteke. Onura ekonomikoa dakar ostalaritzarentzat, eta udal batzuek sustatu egiten dute; baina gero eta eragin handiagoa du herritarrengan, eta ez beti onerako.

Euskaraldia ere behar da: indartsua

Euskaraldia ere behar da: indartsua

Arantxa Iraola BERRIAko kazetariak Euskaraldiari buruzko analisi bat idatzi du. Azpimarratu duenez, euskararen egoera normalizatzeko, herritarren konpromisoa ez ezik, erakunde publikoen eta politikoen konpromisoa ere behar da.

Euskara urri pantailetan

Euskara urri pantailetan

Garazi Sanchez EHUko irakasleak ohartarazi du gazteek euskararekin duten atxikimendua desagertu egiten dela eremu digitalean, eta oso gutxik kontsumitzen dituztela euskarazko eduki digitalak.