Fauna kantari ari da

Gure Musika Fauna proiektuari tiraka, izen bereko dokumentala ekoitzi du BERRIAko ikus-entzunezko lantaldeak.

2024ko abenduaren 4a
05:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

Badok atariaren hamabosgarren urteurrena dela-eta Gure Musika Fauna egitasmoan parte hartu duten musikarietako hiru dira Miren Narbaiza Mice, Amets Aranguren (Ibil Bedi) eta Odei Barroso Ă˜dei. Fauna askotarikoa da, bizia, zentrokoa, ertzetakoa, ibilian dabilena, kantaria, baina aldika eta esparruka oztopoak jarri eta goroldioa biltzen zaiona. Aniztasuna, estiloen ugaritasuna, generoa, lurraldetasuna, mainstream-a eta ertzak, kultur kudeaketak eta beste hainbat kontu izan dituzte hizpide erreportaje honetan, eta gure musika faunaren marrazki bat zedarritu dute zer-nolakoa den azalduz.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Euskarak badu egunkari bat, euskaltzaleon babesa ezinbestekoa duena. BABESTU EZAZU ZUK ERE