HERIOTZA ZIGORRAK IAZ MUNDUAN
Aurreko urtean baino %28 gehiago izan ziren 2014an munduan ezarritako heriotza zigorrak, Amnesty Internationalek ohartarazi duenez. Exekuzioak, berriz, 607 izan ziren, 22 herrialdetan, eta horiei gehitu behar zaizkie Txinan ustez egindako 1.000 inguru.