EPPKren zuzendaritzak argitaratutako idazkia dela eta

2017ko urtarrilaren 5a
00:00
Entzun
EPPK-ren idazkietara jotzen badugu, azpimarratzekoak dira haien umiltasuna, haien argitasuna, horrek dakartzan borrokarako prestasuna eta sakrifizio pertsonala, haien etika, haien sentikortasuna, haien elkartasun kolektiboa zein pertsonala. Hala ere, harritu egin naute Kolektiboaren Zuzendaritzak sinatutako idazkian agertzen diren gauzetako batzuk.

ETAko preso ohia naizen heinean aipatua sentitzeagatik, eta baita, maila pertsonalean ere, Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduko militantea naizen heinean.

Ez dut uste modu publikoan azaleratu zenean orain dela bost urte izan zenik, baizik eta orain dela zazpi. Altsasuko prentsaurrekoa izan eta aste batzuk geroago, 2009aren bukaeran, ETA erakundeak ondorioztatu zuen Ezker Abertzaleak erabakia hartua zuela... Hala ere, Anoetakoa izan eta gero, 2004an eta «gatazka kaleetatik atera behar da» lemapean, kontua nahiko mazeratuta zegoen.

Bestalde, Estatuek ez dute gehiago presio egiten gaur kartzelariek ETAren ekintzei erantzuteko kartzela guztietan jazartzen gintuztenean baino. Garai haietan jazartzen zitzaizkigun ez garaile sentitzen zirelako edo mendekuagatik, baizik eta bloke baten irudia ematen zuen eta erdizka ez zebilen Kolektibo batua, solidarioa eta borrokalaria ikusten zuelako.

Orain dela 5 urte, ETAk bukaera eman zion bere borroka politiko- militarrari eta Frantziako eta Espainiako estatuen errepresioak biktima berriak eragiten jarraitzen du egunero.

Alderdien lege espainiarra onartzeko ez zuten buruhauste handiegirik izan presoak ateratzeko borroka sustatu ez duten berberek. Beste gauza batzuk bultzatzen zituzten bitartean, adibidez, EAren antolakundeak desagerraraztea, herri mugimendua biluzik uztea, borroka instituzionalari lehentasun osoa ematea, hori herri mugimenduaren, mugimendu sozialaren eta askapen mugimenduaren zerbitzupean bere osotasunean egon gabe.

Nazioarteko Komunitatea gure alde zegoela esaten ziguten. Zertarako? Ezertarako ez, amaiera idatzita zegoelako.

Ni 2011n irten nintzen azkenekoz, eta badakit zer eztabaidatzen zen.

Beste kontu bat da zeintzuk ziren kartzeletara norbaitek helarazten zituen materialak. Baina historiako egoerarik kaxkarrenetan ere eztabaidatu egin da. Noski, Ezker Abertzale Ofizialak denbora gehiago galtzen baldin badu gai ezberdinetan, makoak gelditzen diren moduan gelditzen dira: ia-ia bakoitza berera eta eustera.

Iosu Uribetxeberria kaleratzeko borroka espontaneoa izan zen. Orain oso gutxi 117 egun iraun duen txandakako gose grebaren moldea hartu duen beste borroka espontaneo bat egon da, eta bitarteko guztien bidez saiatu dira isilarazten. Borroka hau Aitzol Gogorza larriki gaixo dagoen presoaren gose grebarekin hasi da, eta beste kartzela batzuetan jarraiu du.

Bitxia da, amnistia aldarrikatzea preso, deportatu eta iheslariak kaleratzeko zein Euskal Herriaren askapen nazional eta sozialaren gauzapenerako aterabide bakar gisa, presoezaprobetxatzea da?

Akusazio hori ez zaio PNVri egiten, dispertsioaren muntaiarekin kolaboratu zuen hori, edo Azkarragari, Justizia Sailburua izatera iritsi zena zipaioek euskal militanteak torturatzen zituzten bitartean.

Eta EAOren jarrerekin ados ez dauden eta beste jarrera batzuk mantentzen dituzten ENAMeko betiko militanteei eta ETAko militante ohiei edozein gauza leporatzen zaie.

ETAko militanteak eta euskal preso politikoak orokorrean, militante helduak dira, irizpide propioa daukatenak, gerri onekoak eta ongi lehiatuak. Norbaitek informazio orokorra eta propioa bidaltzen badie hainbeste esames eta gezurren aurrean bere burua ezagutzera emateko, Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduaren kasuaren adibidean bezala, zein da arazoa?

Batzuok EAOrekin desadostasunak eduki ditzagun zilegia, justua, osasuntsua eta normala da. Ala ulertzen ez dugunean edota gainera ados ez gaudenean denari amen dioen kuadrilla bat nahi al dugu?

Batzuek hartutako erabakiaren alde ez daudela esateak beste batzuk borroka armatuaren jarraipenaren alde daudela esan lezake. Kontu txarra.

Ezta ETAk alde bakarrez borroka armatua bertan behera uzteak ere ez du gatazka konpontzen. Gatazka egoera honen aurrean, bi aukera ditugu. Desobedientziaren alde apustu egitea bere ondorio guztiekin. Horrek esan nahi du momentu zehatz honetatik aurrera pentsatzen jarri behar dugula garai gogorrak pasatzea tokatzen zaigula.

Bestea honako hau pentsatzean datza (eta ez inuzenteki, ez baitago horrelako ezgaitasunik): Espainia eta Frantziatik alde egiteko daukagun eskubide zilegiaren aurrean, Estatuek onartuko dutela gure jarrera, gure erabakia, alternatiba demokratikoa delako. Eta, noski, Estatuek aldaketa txiki bat egingo dute euren konstituzioetan eta alde egiten utziko digute. Hori argitzen ez bada, norbait tranpetan ari da. (...) EAOtik herri akordioak egin nahi dituztela PNVrekin. Independentziaren alde izango da? Ba ez, PNVk esan duelako ez dagoela horretarako prest. Aldi berean, bere klasea, burgesa, ondo bizi da merkatuekin eta gozatzen dituen baldintzekin.

Ez du galtzaile aterako den abenturarik behar. Ez dira maila sozialeko akordioak izango, ez? Agerikoa da ezetz. Ez da ulertzen bakoitzak nahi duena egiteko erabaki kolektiboa, kontuan izanda zein den etsaiaren politika, zeinean sudur puntan jartzen zaiona egingo duen nahi dituenekin. Ez dut batasun eta elkartasun hori ulertzen batzuek, 20 urte beharko dituztenean hirugarren gradura sarbidea lortzeko eta 30 baldintzapeko askatasunerako.

Ez al dira marra gorriak elkartasuna, defendatu beharreko zintzotasun pertsonala eta militantea, gure borrokaren izaera militantea eta, ondorioz, preso politikoon, gure izaera? Bestalde, EPPK beti saiatu da duina, humanoa eta solidarioa izaten zenbait kasu pertsonalekin, bere espetxe ildo politikoa apurtu gabe.

Ez dago duintasuna, batasuna eta elkartasuna mantentzerik espetxe araudia onartzean, bakoitzak aukeratu eta egin dezakeenaren oinarriaren azpian.

Badirudi ia debekatuta dagoela deportatu eta iheslariei buruz hitz egitea. Gai hori, batzuek, lur azpian daukate ez delako EAOren parametroetan sartzen.

Ezaguna da gaur egun EAOren zuzendaritza, Sorturen eskuetan dagoela EAO osoaren gidaritza egiten du, modu irekian edo teilakatuan. Ez da zentzugabea pentsatzea zerikusia izango duela EPPKren Zuzendaritzak bere egiten duen idazkiarekin. Kasu guztietan, errespetua.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.