Autonomia Estatutuaren bidez autogobernuaren berreskuratzea, Euskadikoaurrerapen politiko, ekonomiko eta sozialarentzat funtsezkoa izan da. Hogeita hamar urte dituen sistema honek erakutsi du indarrean jarraitzen duela eta euskal gizarteak dituen arazoak konpontzeko eta herriakaurrera egin dezan bere balioa duela.
Elementu hauek sistemaren sendotasuna bermatzen dute, eta elkarrekin denbora luzean zehar Estatutuaren itzalpean eraiki dugun horrek ziurtatzen du ez dela atzera pausurik izango. Gure autogobernuaren sistemaren sendotasuna gehiago indartzen da Autononomien Estatuaren barnean. Ez dezagun ahaztu Frankismoaren diktaduraren ostean, demokrazia zein askatasunen berreskuratzearekin batera sortu zela, hain zuzenere.
Arrazoi honengatik eredu autonomiko orokorra babestu eta defendatu behar dugu, oso erabilgarria izan baita Euskadirentzat eta Espainiarentzat, beste gauzen artean, giza zein lurralde ezberdintasunak sortarazten zituen aintzineko Estatu zentralistari amaiera eman ziolako. Aukera eman du, herritarrenganako boterearen hurbiltze bat, eta era berean herritarren eta lurraldeen artean berdintasun-dosi batzuk sartzea, Espainian orain arte, behintzat, ezagutu izan ez direnak.
Batzuk esaten dute Autonomien Estatua bideraezineko estatu bihurtzeko arriskuadagoela, arazoei irtenbide bat emateko ahalmenik ez baitu. Baina errealitateak iragarpen apokaliptikoak gezurtatzen ditu. Modernizaziorako eta berdintasunerako eragile bat izan delako eta izango delako. Agian hauxe da ultraeskuinaren ordezkariei traba egiten diona: autonomia, aurrerapen eta gizarteongizatearen eragile bihurtu dela.
Konstituzioak sendotzen duen Autonomien Espainia hankaz gora jarri nahi duen korronte ultrakontserbadorearen aurrean, erantzun politiko eta instituzional sendo bat ematea beharrezkoa dela uste dut.
Autonomia eredua defendatzea —bestalde, eredukonstituzional bera dena—ezinbestekoago bihurtzen da, eredu hau etengabe zalantzan jartzen duten ahots neozentralisten aurrean. Are gehiago, ahots hauek autonomia eredua lotzen badute Estatuaren eraginkortasun ezarekin herriaren arazoei erantzun baliagarriak emateko.
Horrexegatik, Euskadin eta Eusko Legebiltzarrean ezin dugu eta ez dugu nahi hauxeaintzat hartu gabe uztea.Autonomia Estatua zalantzan jartzea gure autogobernua zalantzan jartzea da. Eta autogobernua euskal herritarren gehiengoak babesten duen gobernu sistema da. Helburu horrekin euskal sozialistok aurkeztutako ekimen bat eztabaidatuko dugu Legebiltzarrean, hain zuzen ere, autogobernuaren estatutuaren sistemak ematen digun ahalmen politikoa defendatzeko eta autogobernuarekin lortu ditugun aurrerapen politiko, ekonomiko eta sozialak aintzat hartzeko.
Aintzinako zentralismoaproposatzen dutenen artean eta independentismo zaharkitua eskatzen dutenen artean,autogobernu integratzailea dago, guk defendatzen duguna eta euskal gizartearen gehiengoak babesten duena. Honek ez du esan nahi hobekuntza, koordinazio eta kooperazio-elementuak sartzen joan behar ez garenik, autonomia sistemak, orohar,eta gure autogobernuak,bereziki, disfuntzioak aldebatera utz ditzan eta helburu nagusian eraginkorragoa izan dadin: herritarrak zerbitzatzea, alegia.
Zentralismoaren eta independentismoaren artean
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu