Anjel Lertxundi.
Hitz beste

Aurki arte

2012ko uztailaren 31
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Jiratu eta zure lanaren espazioari begiratu diozu, azken begiraldia eman diozu zure mahaiari, zure makinari, zure erremintari. Agur, konpai, aurki arte. Merezitako opor batzuk hartzera zoaz. Baina zure mahaiari, zure makinari, zure erremintari begiratzeko modua ez da beste urteetan bezalakoa izan. Garai batean, bazenekien itzuliko zinela, bazenekien hor izango zenituela mahaia, makina edo erreminta zure zain. Orain, garai bateko segurtasun hura sentitu nahi zenuke, sinistu egin nahi zenuke oporren ostean ere lanaren espazioa eta lanabesa hor izango dituzula zure zain. Baina ez, ez duzu segurtasun hura, eta, gainera, etorkizunari buruzko korromioan pasatuko dituzu oporrak, hori ere ondo dakizun kontua da, gogoan dituzu-eta, ondo gogoan ere, denbora luzez lanik gabe —ezen ez oporretan— dauden lagunak.

Aurki arte esan diozu zure mahaiari, zure makinari, zure erremintari, atea itxi aurretik oporretara joateko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.