Onintza Enbeita

Mundu osoa

2025eko urriaren 4a
05:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

Arreta lapurtu dit tiuluak: «Jaurlaritzak mundu osoko diruari irekiko dio atea». Mundua zabala eta askotarikoa da, eta badakigu mundu osoko herrialde guztiek ez dutela dirua inbertitzeko aukerarik, eta dirua dagoen leku askotan oso gutxi direla diru hori maneiatzen dutenak. Mundu osoan hedatutako gaitza da asko dutenek bonbon egitea eta gutxi dutenek oinarrizko elikagai edo zerbitzuetarako eskubiderik ere ez izatea. Industria plan berria abiatu du Eusko Jaurlaritzak, eta horretarako erakarri nahi du kanpoko dirua. Azkenaldian ditugun eztabaidak ikusita, ez dakit zenbateraino den interesgarria edo beharrezkoa kanpoko dirua. Ateak ireki orduko eztabaidatu beharreko gauzak badira.

Badakit politikak eta ekonomiak horrela funtzionatzen dutela, baina harrigarria egiten zait zenbait kanpoko erakundeei dirua eta alfonbra gorriak jartzen dizkiegula gure instituzio publikoetatik eta gero, beste gauza batzuk egiteko, kanpoko txanponei imanak jartzen saiatzen garela. Gauza biak izango dira beharrezkoak gure biziraupenerako agian, eta gu, denaren kontra gauden lau erromantikoak, azak janda biziko gara eternitatea osoan. Litekeena da, baina adibide bi jartzearren: Guggenheim fundazioa Urdaibain ikusi baino, edo Israelen diru gehiago onartu baino, nahiago azak jan oraintxe bertan. Hain txarrak ere ez dira prestatzen dakienarentzat.

Iruzkinak
Ezkutatu iruzkinak (1)

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.