Onintza Enbeita

Notiziak

2026ko uztailaren 26a
05:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

Gurean asko irakurtzen den egunkari batek dio 9 urteko ume bati agiraka egin diotela udalekuetan Espainiako gizonezkoen selekzioa animatu nahi izateagatik. Zuhatzako irlan gertatu da, antza. Neskatoak Espainiako bandera marraztu omen zuen mundialeko finalean selekzio hori animatu nahi zuelako, eta begiraleek esan ei zioten ez dagoela Espainian: Euskal Herrian dagoela. Guztiok dakigu zein egunkariz ari naizen, eta guztiok dakigu nola saiatu diren anekdota hau notizia garrantzitsu bihurtzen. Guztiok ikusi dugun bezala nola biktimizatu diren Espainiako selekzioaren alde ibili direnak. Ez baitut sinisten Espainiako kamiseta eramate hutsagatik jendea jipoitu dutenik: asko ikusi ditut nik kalean pasieran, lasai asko. Ikusi dudana izan da, ordea, Espainiako kamiseta zeramaten askok, ez guztiek, nahi izan dutela espainiar sentitzen ez garenon aurrean barre egin. Kontuak kontu, hemen, badakigu zer kontatzea interesatzen zaigun, eta badakigu gaiztoak izatea nortzuei tokatuko zaigun orain ere.

Bitartean, espainiar estatuko bazter batean pintaketak egin dizkiote futbolari euskaldun bati finaleko egunean Argentinaren elastikoa jantzi zuelako. Ikusi duzue haren kontrako jazarpena notizia bihurtzeko ahaleginik? Entzun duzue kamiseta gorridunek jasandako irainak salatu dituzten politikariren bat futbolari horri elkartasuna adierazten?

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA