Onintza Enbeita.
BIRA

Aberatsak

2023ko ekainaren 22a
00:00
Entzun
Jakin nahiak urrun eraman gaitu gizakiok, baina askotan jakin nahi hori besteak baino diru gehiago izatearen erakusle baino ez da. Esango didazue bestela nola uler daitekeen bost aberatsi kapritxo batek eskuetatik alde egin dielako, ez dakit zenbat gobernuk teknologiarik aurreratuenak baliatzea. Eta bost pertsona horien biziak hori guztia merezi izan duela uste badugu, ez dut ulertzen nola ez dugun teknologia hori guztia baliatzen Mediterraneoan itotzen ari den jendea kostara eramateko. Sateliteak daude itsasontziak momentuan aurki ditzaketenak, robotak daudela jakin dugu ehunka metrora urperatuta ere seinalea bidaltzen dutenak... eta hala ere, jende txiroa bertan behera uzten duguur handietan noraezean. Hori bai, bost aberats Titanic-en hondakinak ikustera abiatu etagaldu direnean, sekulako despliegea gertatuda.

Titanic-en salbatu ziren gehienak aberatsak izan ziren. Txiroek sotoan bidaiatu behar izan zuten, edo azpirengo solairuetan, eta ez zuten kubertara iristeko astirik izan salbatzeko. Orain, erraldoi hartatik geratzen dena ikustera joan direnak agian salbatu egingo dituzte: aberatsak. Titanic-etik milia batzuetara, ordea, egunero arida jendea hondoratzen, inork salbatzeko esperantzarik gabe. Historiak errepikatzeko joera du, zoritxarrez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.