Erakusleiho guztietan begiratzen ditut oinetakoak. Ez daukat beste obsesiorik azken hamabost egunetan. Erosiko nituzkeenak, zerbait berezirako gordetzekoak, deserosoak izango direnak politak izan arren... Gero nire hanketara begiratzen dut, eta kaka zaharra! Oraindik ezin ditut nahiko nituzkeen oinetakoak jantzi. Gutxi falta da, baina oraindik ezin dut. Ez da arazo larria beste batzuekin alderatuta. Munduari begiratuta, oso buruko min aberatsa da oinetakoak aukeratzea. Baita ezer ez erabakitzeko bilerak egitea ere. Aberatsok baino ez daukagu denbora horrela alferrik galtzeko edo lau orduko tren bidaia hegazkinez ordezkatu behar den ala ez eztabaidatzeko. Gizakume zurion kontua da birziklatze konpultsiboa ere. Gu baino baliabide gutxiagorekin bizi diren askok ez dute hainbeste plastikozko gauza kontsumitzeko aukerarik. Guk hondatu dugu planeta osoa eta orain beste batzuei esplikatu nahi dieguatzo arte guk egiten genuena ez egiteko. Bitartean, gu ari gara eztabaidatzen ea zer egingo dugun eukaliptoa kentzen dugun lekuetan.Eukaliptoa guk geuk landatu ordez, Jaungoikoak bidali izan balu bezala Egiptoko zazpi izurriteekin batera.
Munduak forma bat du gure aberats-begietatik ikusita, baina beste bat beste begi batzuentzat. Ez gara gu, beti zuzen dabiltzanak.
BIRA
Aberatsak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu