Bira

Aghet

Itxaro Borda
2011ko apirilaren 24a
00:00
Entzun
1915ko apirilaren 24ean hasi zuten turkiar gazteak izenaz ezagun bihurtu buruzagi nazionalistek Trebizonda, Alep eta lurraldeko sei eskualdeetan armeniarrek jasan sarraskia. Masakre aurrikusian milioi bat eta erdi pertsonek galdu zuten bizitza. Hamalaueko gerra garai hartan, populu oso baten suntsiketa iragarria isilean gertatu zen. Orduan asmatu ziren genozidio eta humanitatearen aurkako krima konzeptu biak. Alemandar naziek gero turkiarrek mundu mailan lorturiko inpunitatearen hegal pean obratu ahal izan zuten sei milioi judu, tzigana, ezkertiar eta homosexualek pairatu holokausta. Historia izugarria.

Armeniarren genozidioa ez dute onartzen gaurko turkiar buruzagiek. Bertako jendea ordea askotan karrikara jaisten da han edo hemen zerbitzu sekretuek jatorri armeniarreko kazetariak erahiltzen dituztelarik. Turkiaren eta Europaren harremanak likisten ditu Ankarako jaunen kesokeriak. Hargatik bazterrak jabaltzeko duela gutxi lehendakari turkoak bidaia entzutetsua egin zuen Erevan izar daukan Armeniako Errepublikara –euskaldun bezainbat armeniar dago han. Anartean gure artean daude armeniarrak, bihotzetan aghet alias katastrofa deitzen dutena daramatela. Bereziki Miarritzen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.