Itxaro Borda

Ardura

2026ko urtarrilaren 15a
05:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

Lagun hurbil bati biriketako minbizia diagnostikatu diotela jakin dut. Ez da modurik hoberena urtea ongi hasteko. Denboraz aurkitu diote eta herstura gaindituko du eri-pausa hilabete batzuk gora-behera. Medikuek, inplizituki, bere gaitzaren errudun sentiarazten dutela erran zidan herenegun, bereziki bizia erretzen eman duelako. Sendagileek arrazoi dute baiki, aski zuelako pipatzeari uko egitea, baina sozietateak ere bere hoben partea badauka, luzaz tabako ekoizleen presioari buru egiteko nahikunde askirik ukan ez zuelako.

Jendea bere doloreaz kulpabilizatzen da gero eta gehiago: pobrea alferra da, lodia borondate gabea, alkoholikoa higuin-ezina, eria axolagabea, mehexi diote trufa airez, sistemak ez du horretan deus ikustekorik. Anartean, kimikaren lobbyak hor dira indartsu, beren ardurak zuritzen, lege-ukamen bakoitzean estatuak dibidenduak sakelaratzen dituela. Azken aldiotan, gainera, prebentzio politikak, austeritatearen izenean, ez dira agertzen aurrekontuetan, politikariak funtsean, industriaren egunerokoa errazten dabiltzala!

Eta gaixoa bere minarekin gelditzen da...

Gaiak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.